Scufcak eta Martinezek irabazi dute Olaberriko eliteko pala txapelketa
Aurreikuspena betez, Emiliano Scufca argentinarrak eta Eneko Martinez gasteiztarrak osatutako bikoak eraman du Olaberriko pala txapelketako txapela. Finala herenegun eguerdian jokatu zuten, Ruben Aiarra eta Iñigo Antso iruindarrek aurka. 35 eta 23 gailendu ziren Scufca munduko txapelduna eta Martinez. Hasieratik markagailuan tartea ireki zuten, eta Aiarraren ahalari esker tanto batzuk orekatu ahal izan zuten arren nafarrek, aise lortu zuten irabaztea.
Erakustaldi partida jokatu zen lehenengo, eta Zuhaitz Letamendia-Beñat Ibargurenek 35 eta 25 irabazi zieten Imanol Olaran-Xabier Ibargureni.
Sari emate ekitaldian Fusto palari argentinar profesionala izan zuten lagun Olaberriko antolatzaileek. Hurrengo txapelketan jokatzera etorriko dela hitz eman zuen, baita Scufcak ere. Maila handiko txapelketa izan da, eta bi munduko txapeldunek jokatu dute: Scufcak eta Aiarrak.