Larunbatean Donostian izango dira Toberakoak, 'EspresART en otra dimensión' ekimenaren barruan ikuskizuna eskaintzen
Aurten sortu da Xaiko musika taldea, Xabi Arakama zegamarraren eta David Aguadoren eskutik.
Therapy izeneko diskoa atera zuten martxoan, eta kontzertuz kontzertu ibili dira ordutik. Durangoko azokan, berriz, hiru abestiz osatutako bigarren disko bat aurkeztu dute:
Paila. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen hiru abestiren bertsioak egin dituzte disko horretan, eta Tobera musika eskolako Segurako eta Zegamako ikasleek parte hartu dute hiru abestien grabazioan.
Azaroaren 10ean egin zituzten grabazioak, Usurbilgo Higain estudioan, Haritz Harreguay musikariaren gidaritzapean. Durangoko azokarako espreski grabatutako diskoa da, eta
Therapy diskoa erosten zutenei opari ematen zieten. Hauek dira hiru abestiak:
Balekoi anderea, Abordatzera eta
Unblenble.
Donostian ikuskizuna eskainiko dute. Larunbatean, bestalde,
EspresART en otra dimensión ekimenean parte hartuko du Toberak, Donostiako Sagues auzoan.
Euskal musikaren oinarriak belaunaldi berrien eskutik. Betor etorkizuna dimentsio berri batean emanaldia eskainiko dute, 13:00etan eta 17:00etan. Odei Esnaola EITBko aurkezlea izango da ikuskizunaren gidaria.