Euskal Herriko Gutun Sozialaren aurkezpena Beasainen
Euskal Herriko Gutun Soziala aurkeztu dute gaur goiz osoan zehar Beasaingo udaletxeko batzar aretoan. Lanketa luze baten fruitua da gaur aurkeztutakoa, eskualdez-eskualde egin den lanaren erakusgarri. Gutuna aurkeztu eta zenbait dinamika egin dituzte taldeka gaurko saioan. Haizea Mendiak azaldu duenez “
gutuna, laster, herriz-herri aurkeztuko dugu eta gutunarekin bat egiten dutenen
atxikimenduak jasoko ditugu.
Martxo aldera manifestazio nazionala egingo da, eta ordurako egingo dira aurkezpenak”.
Euskal Herriko Gutun Soziala
urte hasieratik ari dira lantzen Goierrin eta bertako eta beste eskualdeetako ekarpenekin osatu dute gutuna. Gaiaren inguruko informazio gehiago emango du laster
Goierriko Hitzak.