Irratsaio bereziarekin ospatuko du Idiazabalgo Zirika Irratiak 25. urteurrena
Bihar izango da, 13:00etan, eta urte hauetako pasarteak gogoratuko dituzte irratian parte hartu izan duten kolaboratzaileekin
Datorren abenduaren 30ean beteko dira 25 urte Zirika Irratia larunbatetako irratsaioa emititzen hasi zela. Hori dela eta, berezia izango da biharko saioa. “Sorpresaz betetako saioa” iragarri dute. 13:00etan hasita, Zirikaren historiako pasarteak gogoratuko dituzte. Bestalde, garai ezberdinetan irratian parte hartu izan duten herritarrak gonbidatuko dituzte.
Biharko saioa, gainera, urteko azkena izango da, eta Gabonetako saskiaren zozketa egingo dute.
Hemen Zirikaren urte hauetako argazki batzuk:
[nggallery ID=73]













