Ormaiztegiko hitz bitxiak idatzi dituzte euskararen aldeko mosaikoan
Larunbatean egin zuten mosaikoa herriko haur, jubilatu zein gurasoek; eguraldi txarragatik Zumalakarregi museoaren barruan egin zuten
Zumalakarregi museoak euskararen aldeko kale mosaikoa egin nahi zuen larunbatean, herriko kaleak euskararen aldeko hitz eta irudi koloretsuz betetzeko asmoz. Eguraldi txarra medio, museoaren barruan egin behar izan zuten mosaikoa, paper handi batzuetan. Dena den, haur, guraso zein jubilatuek ederki asko pasa zuten.
Besteak beste, Ormaiztegin erabiltzen dituzten hitz bitxiak idatzi zituzten paperetako batean: axanpa, manteliñea, mantarrak, lekailue, enblangoa, sobrare… Beste paper batean, berriz, euskararen aldeko leloak idatzi zituzten, eta partaideetako batzuek bertsoa ere osatu zuten:
Trenak ekarri zuen orduan eundoko ttirria ta deitzen zitzaion emen tximistaren gurdia burni gainean ibiltzen zan ta ateratzen zuen txirria garai artan izan zan ura izugarrizko berria ta bere azpian artu zuen Ormaiztegiko erria
[nggallery ID=74]













