Errege Kopatik kanpora gelditu da Ampo Ordizia final laurdenetakoan Hermi El Salvadorren aurka galdu ondoren.
Argazkia: Hermi El Salvador.
Espainiako errugbiaren elitean bere lekua egiten ari dela erakutsi du Ampo Ordiziak asteburuan Pepe Rojo zelaian. Errege Kopako final laurdenetako partida jokatu zuen, Hermi El Salvadorren aurka; 30-13 galdu zuten ordiziarrek.
Partidako lehen zati ona jokatuta, irabazteko itxura ematen ari zen Ampo Ordizia. Azken emaitzak bi taldeen arteko parekotasuna erakutsi zuen.
Garaipena eraman arren, Hermi El Salvador ez zen nabarmen Amporen gainetik ibili. Jokaldi gehiagotan asmatu eta zigor kolpeeak aplikatzeko desorekak ekarri zuen Hermi El Salvador lasaiago aritzea. Ampok lasaitasuna mantendu duen arren, hainbat akatsen ondorioz pare bat jokaldietan Valladolidekoak baloiaren jabe egin izana gakoa izan zitekeen atzokoan. Phil Huxford jokoz kanpo zegoela eta entsegua baliogabetzeak ere mina egin zion Ampori.
Norgehiagokaren ondoren eta Errege Kopatik kanpo, atsedenerako, indarrak berreskuratzeko eta ligarako prestatzeko tartea izango dute Ampo Ordiziakoek. Urtarrilaren 18an iltzuliko da liga, Gernikaren aurkakoarekin. Ordizia Rugby Elkarteak “azken jardunaldietan hartu duen onerako bidearekin” jarraitzeko asmoa agertu du. Ligako sailkapen postuak hobetu eta
playoffak ahalik eta baldintza onenetan jokatzea dute asmoa.