Goierriko bost auzipetuak Madrilen dira dagoeneko; azken atxiloketak direla eta, gaurko saioa bertan behera uzteko eskatuko dute
Goierriko 5 auzipetuak gaur, Auzitegi Nazionalean.
Gaur zen hastekoa 35 euskal herritarren kontrako 04/08 sumarioko epaiketa, Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Ezker abertzaleko egiturak berrantolatzea eta ETAri laguntzea egotzita, 10na urteko kartzela zigorra eskatzen dute haientzat. Horien artean, 5 goierritar daude: Karmele Airbe, Asier Imaz, Eusebio Lasa, Egoitz Apaolaza eta Peio Galvez.
Epaiketa hasteko ordu batzuen faltan, ordea, beste 16 lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak, horietako gehienak, abokatuak. Hauei ere, “ETAri babesa ematea” eta “delitu fiskalak” egin izana egozten diete. Hala, 35 auzipetuetako 19 abokaturik gabe gelditu dira. Hori dela eta, auzipetuek gaurko saioa bertan behera uzteko eskatu dute, eta hala erabaki du epai mahaiak ere. Abokaturik gabe gelditu diren 19 auzipetuak banan bana sartu dira epaiketa aretoan, eta epaileak galdetu die ea beste abokatu bat nahi duten edo beraienaren egoera argitu arte itxarongo duten. Konfiantzazko abokatuaren zain gelditzea erabaki dute denek. Honenbestez, bertan behera gelditu da, beste data bat jartzeko zain.
Elkarretaratzeak gaur
Madrilen gaur hastekoa den epaiketa salatzeko, hainbat elkarretaratze deitu dituzte gaurko eta biharko. Hauek dira orain arteko deialdiak:
GAUR
- Beasainen, 19:00etan, Zubimuzu plazan.
- Idiazabalen.
- Seguran, 18:30ean, plazan.
- Zumarragan, 19:00etan, udaletxe aurrean.
BIHAR
- Itsasondon, 19:00etan, plazan.
Bestalde, Beasaingo Indar lantegiko LAB sindikatuak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur, Egoitz Apaolaza lankideari elkartasuna erakusteko.