Urretxuko udal gobernuaren deklarazioa gaurko atxiloketen inguruan
Gaur Guardia Zibilak 16 euskal herritar atxilotu ditu. Atxilotuen gehienak abokatuak dira, euskal presoen abokatuak, hain zuzen ere. Horien artean, Amaia Izko, Eukene Jauregi eta Haizea Ziluaga atxilotu dituzte, Madrilen;
The post Urretxuko udal gobernuaren deklarazioa gaurko atxiloketen inguruan appeared first on Otamotz.
Gaur Guardia Zibilak 16 euskal herritar atxilotu ditu. Atxilotuen gehienak abokatuak dira, euskal presoen abokatuak, hain zuzen ere. Horien artean, Amaia Izko, Eukene Jauregi eta Haizea Ziluaga atxilotu dituzte, Madrilen; hauek dira gaurtik aurrera Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten ezker abertzaleko eta horien artean Urretxuko Peio Galvez eta honen kideen abokatuak.
Giza oinarrizko eskubideen kontrako eraso oso larria izanda, instituzio honek adierazpen hau onartu du:
1.- Atxiloketa hauek Euskal Herrian irekitako bake, demokrazia eta askatasunaren bide berriaren kontrako erasoa da. Estatuaren itxikeriak eta bortizkeriak euskal jendartearen bake eta normalizazio politikorako borondate argia zapuztu nahi dute.
2.- Abokatuek funtzio berezia eta ezinbestekoa dute pertsonen giza eta defentsa eskubideak babesteko; are gehiago eredu demokratiko batean. Kasu honetan presoen eskubideen defentsan aritzen diren abokatuak atxilotu ditu Guardia Zibilak. Presoei dagozkien giza eskubideen urraketen lekuko zuzenak dira eta abokatuen atxiloketa hauek defentsarako eskubidea ere urratu dute.
3.- Estatu espainolak, berriro ere, bere izaera ez demokratikoa erakutsi du. Urtarrilaren 10ean milaka euskal herritarron aldarrikapenari jaramonik ez eta oinarrizko eskubideak urratzearen aldeko apustua egin du.
4. Egoera larri hau salatzeko gaur arratsaldeko 19:30etan Zumarragako plazan antolatutako elkarretaratzera atxikitzen gara eta herritarrei deialdia zabaltzen diegu.
The post Urretxuko udal gobernuaren deklarazioa gaurko atxiloketen inguruan appeared first on Otamotz.