Zirkulazio aldaketak Beasainen Nafarroa etorbidean
Hasi dira Beasainen Nafarroa etorbidea eta Barrendain plaza berritzeko lanak egiten, eta hainbat aldaketa egin dituzte zirkulazioan. Hala, aurrerantzean, garajeetara eta zamalanak egiteko bakarrik sartu ahalko da Nafarroa etorbidera. Bertarako sarrera eta irteera Barrendain plazatik egin beharko da, biribilgunetik, eta beraz, adi ibiltzeko eskatu du Beasaingo udaltzaingoak. Egunak eta lanak aurrera joan ahala, aldaketa gehiago egingo dituzte inguru horretako zirkulazioan.
Lanak amaitutakoan Nafarroa etorbidean oinezkoek izango dute lehentasuna, eta ibilgailuentzat itxita egongo da. Zoruko orain arteko harrizko lauzak kendu egingo dituzte bi guneetan –Nafarroa etorbidean eta Barrendain plazan– eta asfalto inpresoa botako dute. Zorua espaloiaren parera ere igoko dute eta saneamendu lanak ere egingo dituzte.