Zumarragako EH Bilduk aurreko astelehenean euskal presoen defentsa eta ordezkaritza lanak egiten dituzten 12 abokatu eta beste lau herritarren atxiloketen larria salatu zuen atzoko osoko bilkuran, galdera eta erantzunen atalean.
Zumarragako EH Bilduk aurreko astelehenean euskal presoen defentsa eta ordezkaritza lanak egiten dituzten 12 abokatu eta beste lau herritarren atxiloketen larria salatu zuen atzoko osoko bilkuran, galdera eta erantzunen atalean. Giza eskubideen kontrako erasoa izan zela esan zuten koalizioko bozeramaileek, “oinarrizko eskubideak urratu dituenak”. Abokatuen “funtzio berezia” nabarmendu zuten, eskubide horien defentsan aritzen direnez gero. Horrez gain, bakearen bidea zapuzteko beste urrats bat izan dela azpimarratu zuten. EH Bilduko kideek, bide batez, bihar Donostiako Antiguo auzoko tuneletik, 17:00etan, aterako den manifestazioara joateko deialdia zabaldu zuten.
EAJko bozeramaileak hitza hartu, eta gertaerak “oso larriak” izan direla esan zuen, “EH Bildukoek esando guztiarekin bat egiten dugu”.
The post
Aurreko asteleheneko atxiloketen larria salatu du Zumarragako EH Bilduk appeared first on
Otamotz.