Eskolak Ederrena pilotalekuan izango dira: hilaren 31n eta otsailaren 7, 21 eta 28an, 16:00etatik 17:30era. Gehienez 12 lagunek parte har dezakete. Patinak, kaskoa eta protekzioak parte hartzaileek eraman behar dituzte.
The post Urretxuko Udalak patin ikastaroa antolatu du appeared first on Otamotz.
Zumarragako EH Bilduk aurreko astelehenean euskal presoen defentsa eta ordezkaritza lanak egiten dituzten 12 abokatu eta beste lau herritarren atxiloketen larria salatu zuen atzoko osoko bilkuran, galdera eta erantzunen atalean.
The post Aurreko asteleheneko atxiloketen larria salatu du Zumarragako EH Bilduk appeared first on Otamotz.
Xabier Gorospe (Arama, 1997) bere aitonaren eta aitaren eskutik hasi zen golfean, 3 urte besterik ez zituenean. 2013an Madrilgo Blume egoitzara joateko beka bat lortu zuen eta iaz Espainiako 18 urte azpikoen nazioarteko txapelketa irabazi zuen. Gainera, Gipuzkoako Kirolak sariketako hautatuetako bat izan zen. Sariketa hori Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen du, urteko kirolari onena saritzeko. Nolatan hasi zinen golfean jokatzen? Aitona eta aita golfean jokatzen hasi ziren eta ni ere beraiekin joaten hasi nintzen. Aita Donostiara joaten zen, Basozabal zelaira, eta ikastaro batean izena eman nuen. Zenbat urterekin hartu zenuen lehenengoz golfeko makila eskuartean? 3 urte nituela uste dut. Etxean gordeta dut makil hura. Zer dela eta iruditu zitzaizun erakargarria golfa? Lehenengo txapelketak umetan irabazi nituen eta ilusio handia egin zidan. Horrek jarraitzeko gogoa eman zidan. Pixkanaka mundu honetan sartu nintzen. Zer esango zenioke jendeari golfa probatu dezan? Kirol berezia da. Gorputzak ez du esfortzu handirik egin behar. Futbola edo saskibaloia fisikoki gogorrak dira eta golfean, berriz, esfortzu mentala egin behar da. Merezi du probatzeak. Teknika ona behar da. Hala da. Eta teknika lantzeko modu bakarra jokatzea da. Ordu asko sartu behar dira. Hori da gogorrena. Izan ere, futbolean lagunekin aritzen zara, baina golfean bakarrik aritu behar da. Entrenatzaile baten [...]
Hasia da VII. Euskal Herriko Mus Txapelketa. Karta sorta eta mahai zapi bereziak prest dituzte muslariek. Martxoaren 7an izango da finala, Lekeition (Bizkaia).
Urretxuko Udalak lehiaketa antolatu zuen alde zaharra apaintzeko eta bi egitasmo aurkeztu zituzten. Ibon Elgarrestak Iparragirre kaleko arkuak apainduko ditu eta Amaia Cidek eta Maite Arboniesek kultur etxe sarreran mosaiko
The post Alde zaharreko mosaikoa auzolanean egiteko bigarren saioa appeared first on Otamotz.
Iñigo Andreu Gastaminza (Beasain, 1984) eta beste auzokide batzuk 2013an hasi ziren Beasaingo Garin auzoan mendi lasterketa antolatzen, jaietako egitarauaren barruan. Antolatu bai, baina zu ibiltzen al zara mendian korrika? Batzuetan animatzen naiz mendi lasterketak egitera, baina gehien gustatzen zaidana lagunekin mendiaz gozatzea da, eta ezagutzen ez ditudan txokoak bilatzea. Jarraitzen duzu txirrindularitzan? 2007an utzi nuen txirrindulari taldea.Orain lasterketa batzuetan parte hartzen dut, baina obligaziorik gabe. Garingo jaietatik gehien gustatzen zaizuna? Lasterketa, noski! Egia esan, gazteak etortzen direla ikustea da gehien gustatzen zaidana, txikitatik auzoa ezagutzen dutela eta bertan oroitzapen politak izango dituztela jakitea. Zaletasun bat. Mendia. Film bat. La vida es bella. Liburu bat. Printze txikia. Janari bat. Entsalada nahasia. Oporretarako leku bat. Ahuntzak beti egiten du mendira… Amets bat. Guztiok enpatia lantzea. Gorroto duzuna. Handikeria. Goierriko txoko bat. Murumendiko tontorra. Herriko alkate bazina. Politika alboratu eta herritarrak batzen saiatuko nintzateke. Beasainen biziko ez bazina. Garinen biziko nintzateke.