
Herriz herri egingo dituzte aurkezpen saioak, eta Korrikaren aurtengo edizioaren inguruko informazioa emango dute bertan. Herrietako Korrika Batzordeak ere osatuko dituzte datorren asteko saioetan, antolaketa lanekin hasteko. Hauek dira oraingoz lotuta dauden aurkezpenak:
- Segura-Zerain-Mutiloa. Astelehena, urtarrilak 19. Segurako kultur etxean, 18:30ean.
- Lazkao. Astelehena, urtarrilak 19. Udaletxean, 18:00etan.
- Ormaiztegi-Ezkio Itsaso-Gabiria. Osteguna, urtarrilak 22. Ormaiztegiko udaletxean, 18:30ean.
- Zegama. Asteartea, urtarrilaren 27. Udaletxean, 18:30ean.
Euskahaldun. Horixe da 19. Korrikaren leloa, euskaraz ikasi eta bizitzeko ahalmena bakoitzaren baitan ere badagoela aldarrikatuz. “Euskal Herria euskalduntzeko norberaren eta taldearen ahalmenean sinetsi eta erabil dezagun ahalmen hori”, dio Korrika 19ren mezuak. Hamar egunetan zeharkatuko du Euskal Herria: martxoaren 19tik abiatuko da Urepeletik, eta 29an iritsiko da Bilbora.