Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Errekak gainezka datoz eta uholde arriskuaz ohartarazi dute

Goierri
Gizartea

Uholdeen arriskurako protokoloa martxan jarri du Herrizaingo Sailak · Iganderako elurra egingo duela dio eguraldi iragarpenak

2015/01/30
Goierriko Hitza
  Negu-neguko asteburua dago iragarrita; euriagatik, haizegatik eta elurragatik alertan gaude. Eta momentuz, iragarpenak betetzen ari dira. Atzo gauetik euri asko egin du eta errekak hazita datoz. Zegaman 55 l/m2 egin ditu Euskalmetek emandako datuen arabera. Erreka eta ibaietan dago une honetan arreta gune nagusia. Matxinbentan maila horia gainditu du Ibai-Eder errekak; Oria eta Urola ibaiak ere hazita doaz, baita Agauntza eta beste erreka batzuk ere. Ibaiek gainezka egiteko arriskua dela eta, uholdeen prebentziorako protokoloa martxan jarri du Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak. Beasainen, 3 metroko altuerara iritsi da Oria ibaia. Ezkiaga auzoan hare zakuak banatu dituzte, portal eta garaje sarreretan jartzeko. Udaletik azaldu dutenez, uraren maila 3,5 metrora iristen bada, auzo horretako garajeak husten hasiko dira. Ordizian berriz, itxi egin behar izan dute N-1 errepidearen azpiko pasabidea, Oria ibaiak gainezka egin baitu pare horretan. Ormaiztegiko sarreran ere, zentral elektrikoaren parean, errekako urak errepideraino atera dira. IMG_2582 Errepideak Errepideetan ere arazo ugari sortzen ari dira, batez ere ur putzuengatik eta lur zorua irristakor dagoelako.Hala, behar-beharrezkoa ez den kasuetan autorik ez hartzeko gomendioa egin du Herrizaingo Sailak. Eguerdiko 13:30ak eta 14:00ak artean, istripu bat izan da N-1 errepidean, Olaberria parean. Egunotako iragarpena Eguraldiak ez du hobera egingo datozen ordu eta egunetan. Euskalmeten iragarpenaren arabera, bihar euria eta kazkabarra egingo du. Elur maila 600-800 metro artean kokatuko da goizean, eta arratsaldetik aurrera, 300-400 metroraino jaitsiko da. Igandean berriz, elurraren maila 200-300 metro artean kokatuko da, meteorologia agentziaren arabera. Gainera, tenperaturak asko jaitsiko dira larunbat gauetik aurrera.  
Agauntza erreka, Ataunen. Argazkia: @InfoGip
Agauntza erreka, Ataunen. Argazkia: @InfoGip
Agauntza erreka, Ataunen. Argazkia: @InfoGip

Oria ibaia Beasain parean
Oria ibaia, Beasaingo Igartza auzoan.
Oria ibaia, Beasaingo Igartza auzoan.

Ordizian, N-1 azpiko pasabidea, itxita
Ordizian, N-1 azpiko pasabidea, itxita
Ordizian, N-1 azpiko pasabidea, itxita

Eztanda erreka, Ormaiztegin
Eztanda erreka, Ormaiztegin
Eztanda erreka, Ormaiztegin

Oria, Idiazabal eta Segura artean. @CruzRojaGoierri
Zegaman, Manolo taberna ondo eskailerak.

   

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Txerriaren jaitsierarekin hasi dira San Pedro jaiak

2022/06/29
Mutiloa
2

Orain arteko Goilurrak rally luzeena jokatuko da asteburuan

2022/06/29
Lazkao
3

«Asko gustatzen zait lehia eta zure asmo berdinak dituenari irabaztea»

2022/06/29
Legazpi
4

Autobusa trabatuta tren geltokitik Plazaolara tartean, saihesbidearen zubia azpian

2022/06/29
Legazpi
5

Gaur hasiko dira Mutiloako San Pedro jaiak, txerria udaletxera jaitsita

2022/06/29
Mutiloa
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.