Otsailaren 6an amaituko da izena emateko epea eta iazko denboragatik dortsala ziurtatuta dutenek ere derrigorrezkoa dute aurreinskripzioa egitea

Zegama-Aizkorri mendi maratoiko antolatzaileek
Facebook kontuaren bidez jakinarazi dute orain arte jasotako aurreinskripzio kopurua: 5.000tik gora. Otsailaren 6ra arte izena emateko aukera dago oraindik, eta otsailaren 27an egingo dute zozketa. 225 dortsal zozkatuko dituzte, eta beste 125 dortsal iaz denbora onena egin zuten korrikalariei emango dizkiete. Antolatzaileek gogorarazi dute, nahiz eta iazko denboragatik dortsala lortzeko aukera izan, ezinbestekoa dela aurreinskripzioa egitea.
Urtarrilaren 12an aurkeztu zuten aurtengo maratoia, Donostian, eta duela bi aste ireki zuten izena emateko epea.