Errekak gainezka datoz eta uholde arriskuaz ohartarazi dute
Uholdeen arriskurako protokoloa martxan jarri du Herrizaingo Sailak · Iganderako elurra egingo duela dio eguraldi iragarpenak
Errepideak
Errepideetan ere arazo ugari sortzen ari dira, batez ere ur putzuengatik eta lur zorua irristakor dagoelako.Hala, behar-beharrezkoa ez den kasuetan autorik ez hartzeko gomendioa egin du Herrizaingo Sailak. Eguerdiko 13:30ak eta 14:00ak artean, istripu bat izan da N-1 errepidean, Olaberria parean.
Egunotako iragarpena
Eguraldiak ez du hobera egingo datozen ordu eta egunetan. Euskalmeten iragarpenaren arabera, bihar euria eta kazkabarra egingo du. Elur maila 600-800 metro artean kokatuko da goizean, eta arratsaldetik aurrera, 300-400 metroraino jaitsiko da. Igandean berriz, elurraren maila 200-300 metro artean kokatuko da, meteorologia agentziaren arabera. Gainera, tenperaturak asko jaitsiko dira larunbat gauetik aurrera.
- Agauntza erreka, Ataunen. Argazkia: @InfoGip
- Agauntza erreka, Ataunen. Argazkia: @InfoGip
- Agauntza erreka, Ataunen. Argazkia: @InfoGip
- Oria ibaia Beasain parean
- Oria ibaia, Beasaingo Igartza auzoan.
- Oria ibaia, Beasaingo Igartza auzoan.
- Ordizian, N-1 azpiko pasabidea, itxita
- Ordizian, N-1 azpiko pasabidea, itxita
- Ordizian, N-1 azpiko pasabidea, itxita
- Eztanda erreka, Ormaiztegin
- Eztanda erreka, Ormaiztegin
- Eztanda erreka, Ormaiztegin
- Oria, Idiazabal eta Segura artean. @CruzRojaGoierri
- Zegaman, Manolo taberna ondo eskailerak.



























