
Korrika 19ren Beasaingo aurkezpen bilera datorren asteartean, otsailak 3, izango da. Udaletxeko batzar aretoan elkartuko dira, 17:30ean. Korrikaren inguruko azalpenak emango dituzte: ibilbidea, materiala, ekintzak… Korrikaren 19. saioa martxoaren 19tik 29ra izango da, Urepelen hasi eta Bilbon amaitu.