San Joan Bosko eguna ospatuko da gaur
Urtarrileko azken ostiralarekin, gaur ospatuko da Goierri beheko ikastetxeetan ertainen eguna. Ikasleek gogoz hartzen duten eguna da San Joan Bosko, liburuak alde batera utzi eta festarako eguna baita. Egunak gazteenen parrandagatik ospe txarra ere hartu duen arren, hainbat ikastetxeetan bestelakoa da antolatzen duten egitaraua. Gustu guztietako ekintzak egiten dituzte Goierri Eskolan edo San Benito ikastolan, esate baterako. Ohiko olinpiadak egingo dituzte Goierri Eskolan. Futbolin lehiaketa, futbola, sukaldaritza, graffitiak, musa, partxisa, sokatira zein beste hainbat jokotan elkartuko dira ikasleak eta irakasleak. Bazkariarekin borobilduko dute goiza. Ikasleen egitekoa izaten da Lazkaoko San Benito ikastolan ere eguna antolatzea. Eguberrietatik bueltan buru belarri ekiten diote egitaraua prestatzeari. Pintxo lehiaketa, mus eta xake txapelketa, futbito eta pilota, ginkana, play backa… guztien gustuko ekintzak izaten dituzte. Goizeko zortzietan elkartuko dira geletan ikasle guztiak eta ordu erdi beranduago hasiko dituzte ekintzak. Kirol lehiaketez gain, sukaldaritza lehiaketa ere egingo dute. Mahai jolasetarako txokoa ere prestatu dute. Eguerdirako azken mailako ikasleek prestatutako playback lehiaketa ikusteko bilduko dira ikasle guztiak kiroldegiko harmailetan. Aurten gainera, sari banaketaren ondorenerako ikuskizun berezia ere prestatu dute. Flashmoba egingo dute ikasleek eta irakasleek. Ohiturari jarraituz, goizari amaiera ona emateko, DBH hirugarren mailatik gorako ikasleek eta irakasleek kantu bazkaria egingo dute denek batera. Musika, gaztetxean Ordiziako [...]
Urtarrileko azken ostiralarekin, gaur ospatuko da Goierri beheko ikastetxeetan ertainen eguna. Ikasleek gogoz hartzen duten eguna da San Joan Bosko, liburuak alde batera utzi eta festarako eguna baita. Egunak gazteenen parrandagatik ospe txarra ere hartu duen arren, hainbat ikastetxeetan bestelakoa da antolatzen duten egitaraua. Gustu guztietako ekintzak egiten dituzte Goierri Eskolan edo San Benito ikastolan, esate baterako.
Ohiko olinpiadak egingo dituzte Goierri Eskolan. Futbolin lehiaketa, futbola, sukaldaritza, graffitiak, musa, partxisa, sokatira zein beste hainbat jokotan elkartuko dira ikasleak eta irakasleak. Bazkariarekin borobilduko dute goiza.
Ikasleen egitekoa izaten da Lazkaoko San Benito ikastolan ere eguna antolatzea. Eguberrietatik bueltan buru belarri ekiten diote egitaraua prestatzeari. Pintxo lehiaketa, mus eta xake txapelketa, futbito eta pilota, ginkana, play backa… guztien gustuko ekintzak izaten dituzte.
Goizeko zortzietan elkartuko dira geletan ikasle guztiak eta ordu erdi beranduago hasiko dituzte ekintzak. Kirol lehiaketez gain, sukaldaritza lehiaketa ere egingo dute. Mahai jolasetarako txokoa ere prestatu dute. Eguerdirako azken mailako ikasleek prestatutako playback lehiaketa ikusteko bilduko dira ikasle guztiak kiroldegiko harmailetan. Aurten gainera, sari banaketaren ondorenerako ikuskizun berezia ere prestatu dute. Flashmoba egingo dute ikasleek eta irakasleek. Ohiturari jarraituz, goizari amaiera ona emateko, DBH hirugarren mailatik gorako ikasleek eta irakasleek kantu bazkaria egingo dute denek batera.
Musika, gaztetxean
Ordiziako gaztetxean ere egitarau berezia prestatu dute gaurko. Eguerdiko 12:30ean trikipoteoa egingo dute herriko kaleetan barrena. Iluntzeko 20:00 presoen aldeko elkarretaratzearekin bat egingo dute plazan. Arratsalde eta gauean zehar, berriz, kontzertuak izango dira gaztetxean: Arraio, Txorroskilo, WC eta The New Brigade.