Atzo iluntzean Urretxuko Udalak 8,2 milioi euroko aurrekontua onartu zuen. Iaz baino 250.000 euro gehiago. Bilduko sei zinegotzien botoekin eta alkatearen kalitatezko bozkarekin onartu ziren aurrekontuak. Oposizioko alderdiek zazpi zinegotzi
Atzo iluntzean Urretxuko Udalak 8,2 milioi euroko aurrekontua onartu zuen. Iaz baino 250.000 euro gehiago. Bilduko sei zinegotzien botoekin eta alkatearen kalitatezko bozkarekin onartu ziren aurrekontuak. Oposizioko alderdiek zazpi zinegotzi dituzte eta aurka bozkatu zuten, baina Jon Luqui EAJko zinegotziak ez zuen osoko bilkurara joaterik. Hala, berdinketa alkateak hautsi zuen bere kalitatezko botoarekin. Itziar Agirre EAJko bozeramaleak zinegotzi guztiak egon zitezen nahikoa ahalegindu ez izana leporatu zion Oihane Zabaleta alkateari. Honek ahaleginak egin zituztela eta aurrekontuak horrela onartzea ez dela pozgarria esan zuen, baina baita denek dakitela osoko bilkurak hileko azken ostegunean izaten direla eta gobernu taldeko zinegotziek ere ahalegin handiak egiten dituztela parte hartu ahal izateko.
Zabaletak aurrekontu parte hartzaileak direla eta herritarren beharrei erantzuna ematen dietela esan zuen. Inbertsioei dagokienez, lokal hutsak erabiltzeko eta gazteen emantzipazioa bultzatzeko azterketak egingo dituzte, herriko plaza bat estaltzeko proiektua egingo dute eta Iparragirre plazan taula bat egingo dute kultur ekitaldietarako. Gobernu taldeko kideek legealdi honetan zorraren %66a ordaindu dela azpimarratu zuten eta oposizioko alderdiek, berriz, Udalaren egoera ekonomikoa txarra dela esan zuten. Funtzionamendu gastu altua duela eta aurrezteko ahalmen txikia. Unai Badiola Bilduko bozeramaleak “katastrofistak” izatea leporatu zien. Aurrekontuei buruzko osoko bilkuraren berri zabalagoa, astearteko Hitzan.
The post
Urretxuko Udalak 2015ko aurrekontua onartu du appeared first on
Otamotz.