Otsailaren 21era atzeratu dute eguraldiagatik. Nafarroako Gobernuaren aurrean elkartuko dira, 12:00etan.
Urriaren 25ean Donostian egin zuten elkarretaratzea
Bihar Iruñean egitekoak ziren Itsaso-Deikaztelu goi tentsioko linearen aurkako elkarretaratzea, Nafarroako Gobernuaren aurrean. Eguraldiagatik atzeratzea erabaki dute, ordea. Otsailaren 21ean izango da, leku eta ordu berean.
Autopista Elektrikorik Ez plataformak salatu duenez, goi tentsioko linearen helburua Frantziara energia garraiatzea da, eta ez igarotzen dituen herrietako energia beharrak asetzea. Hori dela eta, Nafarroako Parmamentuan agerraldia egin nahi dute alegazioak aurkezteko epea amaitu baino lehen. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak martxoaren 3a baino lehen aurkez ditzakete plangintzaren inguruko alegazioak.