Elurrak gaur ere zuritu du Goierri
Laugarren egunez jarraian egin du elurra Goierrin, eta aurreko egunetan ez bezala, herririk gehienak zuritu ditu goizetik. Goierri garaiko herriak izan dira elur gehien jaso dutenak; Urretxun, Zumarragan eta Legazpin asko bota du, eta udal langileak etengabe ari dira kaleak garbitzen.
Hainbat arazo ere eragin ditu denboraleak. Izan ere, luizi ugari izan dira, besteak beste Gaintzan, Zaldibian eta Idiazabalen. Elurrak ez ezik, izotzak ere zaildu egin du zenbait errepide eta etxe ataritan autoarekin ibiltzea. Momentuz Goierriko errepide nagusi guztiak zabalik daude, baina tentu handiz gidatzeko deia egin dute.