EH Bilduk Goierrirako duen eskaintza politikoa aurkeztuko du asteazkenean Ordizian
Euskal Herria Bilduk Euskal Bidea proposamenaren edukiak eta esanahia jendartera zabaltzeko ekitaldia egingo du Goierrin datorren astean. “100 mila kafe” egitasmoaren baitan, koalizioak Goierrirako duen eskaintza politikoaren aurkezpena egingo da asteazkenea, hilak 18, Ordiziako Barrena kultur etxean 18:30ean. Bertan, Joxean Agirre eta Ikerne Badiolak aurkeztuko dute proposamena, Jon Ordoñez kazetaria arituko da gidari lanetan.