«Goierri garaia erreferentea da Gipuzkoan berdintasunaren alorrean»
Aurora Iturriozek (Ordizia, 1978) Urola Garaia Mankomunitateko Berdintasun teknikari izateari utzi berri dio. Hiru urte eta erdiko ibilbide oparoa egin du Ezkio-Itsasoko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako mankomunitateko berdintasun teknikari lanetan Uggasa garapen agentziaren baitan. Orain, Gipuzkoako Foru Aldundira doa arlo berean lanean jarraitzea. Etxetik hurbilago egongo den arren, penaz utzi du Goierri garaia. Nolakoa da orain hiru urte baino gehiago Goierri garaian, berdintasunaren esparruan, aurkitu zenuenaren argazkia? Orduantxe lortu berri zuten Jabekuntza Eskolaren egoitza erabiltzeko baimena, Zumarragan. Beldur Barik programarekin lanean hasita zeuden. Indarkeriaren kontrako protokoloa eginda zegoen baina martxan jarri gabe… Oinarriak jarrita zeuden arren, guztia abiarazteko tenorean iritsi nintzen berdintasun teknikari lanpostura. Aurretik emandako lorratzei segida eman zenieten, horrenbestez? Bai, hori da. Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren lanketa prozesu baten barruan kokatu behar da. Aurretik, Laura Gomez bailarako berdintasun teknikari izandakoak jarritako oinarrietatik abiatu genuen oinarri horiek edukiz betetzeko bidea. Administrazioa eta gizarte zibila lotu dituzue. Berdintasun politikena arlorik gazteena da administrazio publikoan eta asko dago oraindik egiteko, baina, gaur-gaurkoz, Goierri garaia erreferente da Gipuzkoan berdintasunaren alorrean. Esate baterako, elkar trukerako espazioak sortu ditugu Jabekuntza Eskolan. Finean, emakumezkoen eskaera bati erantzun diogu eta berdintasun prozesuei ekin diete, jabetze prozesuei ere bai. Zer eman dizu urte hauetan Goierri garaian [...]
Aurora Iturriozek (Ordizia, 1978) Urola Garaia Mankomunitateko Berdintasun teknikari izateari utzi berri dio. Hiru urte eta erdiko ibilbide oparoa egin du Ezkio-Itsasoko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako mankomunitateko berdintasun teknikari lanetan Uggasa garapen agentziaren baitan. Orain, Gipuzkoako Foru Aldundira doa arlo berean lanean jarraitzea. Etxetik hurbilago egongo den arren, penaz utzi du Goierri garaia.
Nolakoa da orain hiru urte baino gehiago Goierri garaian, berdintasunaren esparruan, aurkitu zenuenaren argazkia? Orduantxe lortu berri zuten Jabekuntza Eskolaren egoitza erabiltzeko baimena, Zumarragan. Beldur Barik programarekin lanean hasita zeuden. Indarkeriaren kontrako protokoloa eginda zegoen baina martxan jarri gabe… Oinarriak jarrita zeuden arren, guztia abiarazteko tenorean iritsi nintzen berdintasun teknikari lanpostura. Aurretik emandako lorratzei segida eman zenieten, horrenbestez? Bai, hori da. Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren lanketa prozesu baten barruan kokatu behar da. Aurretik, Laura Gomez bailarako berdintasun teknikari izandakoak jarritako oinarrietatik abiatu genuen oinarri horiek edukiz betetzeko bidea. Administrazioa eta gizarte zibila lotu dituzue. Berdintasun politikena arlorik gazteena da administrazio publikoan eta asko dago oraindik egiteko, baina, gaur-gaurkoz, Goierri garaia erreferente da Gipuzkoan berdintasunaren alorrean. Esate baterako, elkar trukerako espazioak sortu ditugu Jabekuntza Eskolan. Finean, emakumezkoen eskaera bati erantzun diogu eta berdintasun prozesuei ekin diete, jabetze prozesuei ere bai. Zer eman dizu urte hauetan Goierri garaian egindako lanak? Ni feminista naiz, militantziatik iritsi nintzen administrazioaren barruan lan egitera. Militantzian arituta gaizki dagoenari azpimarra egiten zaio eta administrazioan esandako horri guztiari bidea eman ahal zaiola ikustea gauza handia da; nire militantzia berretsi dut. Zure agurra hitz batean laburbildu beharko bazenu, zein hitz erabiliko zenuke? Esker ona. Eskerrik beroenak eman nahi dizkiet Uggasako emakumezko lan talde zoragarriari, laguntasunagatik eta nork bere lanean berdintasuna integratu duelako. Eskerrak, baita ere, politikariei erakutsi didaten konfiantzagatik. Eta, nola ez, eskerrik beroenak gurekin lanean aritu diren emakumezko zaindari, immigrante zein gazteei, besteak beste.