Beasaingo 'Gaur Biharko' prozesuko hurrengo bilera bihar da
Herriko plan orokorra zehazteko Beasaingo Udala herritarrekin egiten ari den parte hartze prozesuko bilera sortaren barruan, bihar, asteazkena, egingo dute hurrengo bilera. Erdiguneko bizilagunekin izango da, Erauskin plazatik Jose Migel Iturriotz kalera arte. Bilera udaletxeko batzar aretoan izango da, 18:30ean.
Hauek dira udalak zehaztu dituen hurrengo bileran:
- Otsailak 23, astelehena: Mugikortasuna gaia lantzeko bilera. Udaletxeko batzar aretoan, 18:30ean.
- Otsailak 24, asteartea: Ekipamenduak eta espazio publikoa lantzeko bilera. Udaletxeko batzar aretoan, 18:30ean.
- Otsailak 25, asteazkena: Garapen ekonomikoa lantzeko bilera. Udaletxeko batzar aretoan, 18:30ean.