
Atzo gauean Korrikaren mus txapelketako Legazpiko kanporaketa jokatu zuten Karibe Zaharra tabernan. Hamaika bikotek parte hartu zuten eta Serapio Gordo eta Manolo Ortiz de Jocano nagusitu ziren. Bihar, 16:30ean, Urretxu eta Zumarragako kanporaketa jokatuko dute Urretxuko Osaba tabernan. Irabazleek legazpiarren aurka jokatuko dute. Garaileek Gipuzkoako finala jokatuko dute. Hau hilaren 28an izango da, 17:00etan, Astigarragako Zipotz tabernan. 12 bikoteak parte hartuko dute. Goierri garaiko Korrika koordinatzailek eskerrak eman nahi dizkie atzoko kanporaketan parte hartu zuten guztiei eta bereziki Karibe Zaharreko Jusepe eta Agustini.