Bazkundeak Oskarbi saritu du
Oskarbi Oinetakoakek Gipuzkoako Bazkundearen 2014ko saria jaso zuen. Online ere saltzen dute, egun. Gipuzkoako Bazkundearen 2014ko saria jaso zuen pasa den urteko azaroaren 28an Oskarbi Oinetakoak enpresak. 90ko hamarkada hasieratik lanean diharduen enpresa honek, dagoeneko hamaika denda ditu Gipuzkoan, eta Durangon beste bat irekitzekotan dira, laster. Goierrin, Ordizian, Beasainen, Zumarragan eta Olaberrian dituzten saltokiak, eta online saltzen urte betetik gora daramate dagoeneko. zapatosobi.com webgunearen bidez saltzen dituzte zapatak online bidez. 2013 urtean hasi ziren webgunea prestatzen. Egun, «denda baten adina ez, baina, dezente» saltzen dutela dio webgunearen bultzatzailea izan zen Asier Gurrutxagak: «Harrera oso ona izan du eta muga gutxiago daude», dio. Bi pertsona arduratzen dira webgunearen bidez jasotzen dituzten eskariak prestatzeaz eta bidaltzeaz. Internet bidez eskatutako zapatak itzultzeko aukera ere ematen dute, doan. Gainera, denda fisikoan ere jaso, aldatu edo erreserbatu daitezke zapatak. Gurrutxagari zapata asko itzultzen dituzten galdetu, eta ezezkoa dio: «%5a izango da itzultzen dena, gehienez. Oso gutxik». «Ilusio handiarekin» jaso zuten Bazkundearen saria pasa den azaroan. «Oskarbiko lantalde guztiaren saria da, denon artean lortu dugulako, eta halako errekonozimenduak, egindako lanaren erakusgarri dela uste dut» dio Gurrutxagak. Ospatu ere ederki ospatu zutela dio. Lan asko eginda Goierrin, merkatu txikitik abiatu eta online saltzen duen denda askorik ez [...]
Oskarbi Oinetakoakek Gipuzkoako Bazkundearen 2014ko saria jaso zuen. Online ere saltzen dute, egun.
Gipuzkoako Bazkundearen 2014ko saria jaso zuen pasa den urteko azaroaren 28an Oskarbi Oinetakoak enpresak. 90ko hamarkada hasieratik lanean diharduen enpresa honek, dagoeneko hamaika denda ditu Gipuzkoan, eta Durangon beste bat irekitzekotan dira, laster. Goierrin, Ordizian, Beasainen, Zumarragan eta Olaberrian dituzten saltokiak, eta online saltzen urte betetik gora daramate dagoeneko.
zapatosobi.com webgunearen bidez saltzen dituzte zapatak online bidez. 2013 urtean hasi ziren webgunea prestatzen. Egun, «denda baten adina ez, baina, dezente» saltzen dutela dio webgunearen bultzatzailea izan zen Asier Gurrutxagak: «Harrera oso ona izan du eta muga gutxiago daude», dio. Bi pertsona arduratzen dira webgunearen bidez jasotzen dituzten eskariak prestatzeaz eta bidaltzeaz.
Internet bidez eskatutako zapatak itzultzeko aukera ere ematen dute, doan. Gainera, denda fisikoan ere jaso, aldatu edo erreserbatu daitezke zapatak. Gurrutxagari zapata asko itzultzen dituzten galdetu, eta ezezkoa dio: «%5a izango da itzultzen dena, gehienez. Oso gutxik».
«Ilusio handiarekin» jaso zuten Bazkundearen saria pasa den azaroan. «Oskarbiko lantalde guztiaren saria da, denon artean lortu dugulako, eta halako errekonozimenduak, egindako lanaren erakusgarri dela uste dut» dio Gurrutxagak. Ospatu ere ederki ospatu zutela dio.
Lan asko eginda
Goierrin, merkatu txikitik abiatu eta online saltzen duen denda askorik ez dago oraindik. Gurrutxagak, dendariak halako webguneak martxan jartzera animatzen ditu, baina, bere ustez, online salmentak ez du produktu guztientzat berdin balio: «Bakoitzak jakin behar du bere produktuak online munduan funtziona dezakeen. Ez dute denek balio. Baina aukera dutenei animatuko nieke, bai. Ahalegin handia eskatzen du, lan handia da. Kontsekuente izan behar duzu zer mailatako lana hartzen duzun. Gutxienez beste pertsona bat hartu behar duzu, eta webgunearen kostua ere hor dago. Gainera, denok ez daukagu online saldu beharrik. Sinestea behar du: ni izan naiz gurearen bultzatzailea, asko gustatzen zaidalako mundu hau, bizi dudalako».
Oraingoz, webgunea gaztelaniaz bakarrik dago,eta penatxoa dute horregatik. Baina, laster, euskaraz, frantsesez eta ingelesez jartzeko asmoa ere badute.