Beherapenen azoka egiten ari dira Beasainen, stockeko produktuekin
Bareakek antolatu du eta 27 denda ari dira parte hartzen
Loinazko San Martin plaza azpian batzuk eta bakoitzaren dendaren atarian beste batzuk, kalera atera dituzte neguko denboraldiko produktuak Beasaingo merkatariek. Stock-aren eta beherapenen azoka egiten ari dira eta denetariko produktuak jarri dituzte bezeroen eskura, %50, %60 eta %70eko beherapenekin asko: arropa, oinetakoak, argazkilaritzarekin lotutako produktuak, osagarriak, bitxiak, barruko arropa…
Gaur eta bihar egingo dute azoka. Gaur arratsaldean 16:30etik 20:00etara da azoka eta bihar egun osoan: 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.
Azokan erosketaren bat egiten dutenen artean gainera, Kuluska, Bideluze, Basakana, Arrano, Batzokia, Plazape eta Xerbera tabernetan pintxo bat doan jateko bale bat jasoko dute opari.
[nggallery ID=139]