Oroitz Maiz (Gabiria, 1983) akordeoi jotzailea atzo hil zen Bartzelonan, 31 urte zituela. Bizitza osoa musikari eta akordeoiari lotuta egin zituen gabiriarrak. Hain zuzen ere, akordeoiarekin bide berriak irekitzen saiatu zen, batez ere musika klasikoan sakonduz eta nazioarteko hainbat orkestrarekin lan eginez.
Zazpi urterekin hasi zituen musika ikasketak. Kontserbatorioetan eta nazioarteko musikari ezagunen ondoan jarraitu zuen gero, Espainian, Katalunian eta Alemanian.
Nazioarteko antzokirik ezagunenetan eskaini zituen kontzertuak, besteak beste Frantzian, Alemanian, Italian, Kanadan edota Egipton, orkestra eta musikari ezberdinekin elkarlanean. Hainbat sari ere jaso zituen bere ibilbidean zehar; tartean Akordeoiko Iberiar Saria, Andorrako eta Les Cortseko Nazioarteko Sariak eta Gipuzkoako Akordeoi Lehiaketa.
Egun Bartzelonan bizi zen, baina ez zuen bere jaioterria ahaztu, eta tarteka, Gabonetako kantu eskean ere ateratzen zen, akordeoia lagun hartuta.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.