Korrika 19ren bueltan prestatutako Bertso Korrika egitasmoaren baitan bertso ikuskizun berezia egingo dute etzi Ordizian. Udazkenean jokatu zen Atera herriarteko bertsolarien txapelketako finalistek errebantxa jokatuko dute. Goierriko Bertso Eskolak eta Goiztiri AEK euskaltegikoek antolatu dute bertso-ekitaldia elkarlanean.
Ordiziako AEKren euskaltegian emango diote hasiera 18:30ean eta herriko tabernetan jarraituko dute. Gabiriako Jokin Murua, Mikel Asurabarrena eta Gorka Maizek irabazi zuten Zaldibiako herri antzokian jokatu zen finalean; Urretxu-Zumarragako Gorka Ojanguren, Maialen Akizu eta Beñat Torres aurrean izango dituzte berriro ere.