Haurrek arkumeei jaten emateko aukera edukiko dute Legazpin
Legazpiko Lenbur fundazioak Artzaitxo Egunak antolatu ditu: Brinkolako Erreizabal baserrira bisitak antolatu dituzte martxorako, arkumeak jaioko direla aprobetxatuz. Arantxa Segurolak eta Juan Jose Arangurenek ardiei eta gaztari buruzko azalpenak emango dituzte, familiek museoa bisitatuko dute eta haurrek arkumeei biberoiarekin jaten emateko aukera edukiko dute. Zorte apur batekin, arkumeren baten jaiotza ikusiko dute. Bukatzeko, gazta jango dute. Bisita gidatu hauek martxoko asteburuetan egingo dituzte. Ordu eta erdiko iraupena dute eta lau euro ordaindu behar da. Parte hartu nahi duten familiek 943 73 18 95 edo 943 73 04 28 telefono zenbakira deitu behar dute, 10:00etatik 14:00etara.