Argazkia: Pedro Churruca.
Ahoz zapore gozoa utzi du Ohorezko Mailako hamaseigarren jardunaldiak Altamiran. Partida zaila zuen aurretik Ampo Ordiziak FC Barcelonaren aurka, baina ilusioz zain izandako garaipena iritsi da.
Etxekoen talde lan onagatik iritsi zen garaipena; partida hasieratik bide onean jarri ziren ordiziarrak. Lehen 30 minututan 10-0 jarri zuten markagailua. Zaleak ere itxaropentsu, atsedenaldira arte markagailua bere horretan mantendu zen. Hirugarren entsegua bazetorren, baina lehen zatiaren azken uneetan ez zen jokoa ateratzerik izan, Ampok jokalari bat gutxiagorekin amaitu zuen.
Bigarren zatian domeinua eta baloiaren jabetza Ampo Ordiziarena izan zen. Arrisku uneetan etxekoak gogor aritu behar izan zuen, zigor kolpeek markagailua zalantzan jarriko zutelakoan. Orduan izan zen FCBk partidako hiru puntuak lortu zituenean, zigor kolpe baten transformazioari esker.
Markagailua 13-3 jarri zuen zigor kolpe batekin eta azken minutuetako entseguarekin, 18-3 amaitu zuten partida.