Legazpiko futbol 7 txapelketan izena emateko aukera
Dagoeneko ireki dute izen-ematea Legazpiko futbol 7 txapelketan. Txapelketa honetan legazpiarrek bakarrik parte har dezakete. Taldeek apirilaren 5a arte eman dezekete izena. Apirilaren 6tik maiatzaren 8ra, taldeek euren jokalarien berri eman beharko dute. Izena emateko futbolzazpilegazpi.eus webgunera jo behar da. Jokalari bakoitzak 15 euro ordaindu behar du. Maiatzaren 15ean, 18:30ean, bilera egingo dute kultur etxean. Txapelketa maiatzaren 23an hasiko da eta finala uztailaren 4an jokatuko dute. Egun horretan, bazkaria egingo dute Azokan. Txartelak 15 eurotan jarriko dituzte salgai, partidetan eta Kukue, Giroa, Karibe eta Oilarra tabernetan, txapelketa hasten denean.