
Londreseko Opera Royal Housetik
Holandar noragabea edo
El holandés errante opera lana zuenean emitituko dute gaur iluntzean Ordiziako Herri Antzokian. Bertan egingo diren opera eta ballet emanaldietatik lehenbizikoa izango da gaurkoa.
Aurtengo
Antzerki Garaia egitarauaren baitan Beasaingo eta Ordiziako udalek egindako berrikuntza izan da zuzeneko emanaldiena. Urtarrilaren 29an izan zen lehen saioa Usurbe Antzokian,
Andrea Chenier opera eman zuten zuzenean.
Holandar noragabea Richard Wagner XIX. mendeko konposatzaile eta dramaturgo ezagunaren lana da. 1843an estreinatu zen Dresden (Alemania). Opera erromantikoa da; hiru akto musikatu ditu eta libretoa. 20:00etan hasiko da.