XXI. Antzerki Garaian opera eta balleta ere izango dira gozagai Ordizian eta Beasainen

Londreseko Royal Opera Housen egiten ari diren operak eta balleta ikusiko dituzte, horretarako jarriko duten antena bati esker

 
Antzerki Garaia

2015eko Antzerki Garaia aurkeztu dute

Gaur goizean aurkeztu dute Ordiziako eta Beasaingo Kultura Sailek bultzatutako aurtengo Antzerki Garaia. Gogorarazi dutenez, antzerkiaz gozatzeko garai honekin “antzerki errepresentazioetara joateko ohitura galdu duen publikoa berreskuratzea” eta “publiko berria erakartzea” dira. Aurten zortzi antzerki emanaldi egongo dira aukeran eta horietatik sei euskaraz izango dira. Emanaldi bakoitza hamar euro kostako da, eta hala nahi dutenek, 60 euroren truke, guztiak ikusi ahal izateko abonua atera dezakete. Abonuak Beasaingo zein Ordiziako udaletxeetako Kultura Sailetan eskura daitezke. Antolatzaileek azaldu dutenez “Olentzoroetarako eta Erregeetarako opari aproposa” da. Aurtengoa 41. edizioa izango da, eta berritasunekin dator. Antzerki Garaiaren barruan, sei opera eta ballet emanaldi ikusteko aukera egongo da. Londreseko Royal Opera Housen egingo diren emanaldiak ikusi ahal izango dira Ordizian eta Beasainen. Ordizian antena berezi bat jarriko dute horretarako eta herri bakoitzean hiruna emanaldi ikusteko aukera izango da.
ANTZERKIA Emanaldi guztiak 10 euro kostako dira eta 60 euroren truke, denak ikusteko bonoa atera daiteke 60 euroan. Urtarrilak 9. De cuerpo presente (Glu Glu taldearen eskutik). Beasaingo Usurbe Antzokian 22:15ean. Urtarrilak 16. Distancia siete minutos (Titzina taldearen eskutik). Ordiziako Herri Antzokian 22:15ean. Otsailak 6. Arkimedesen printzipioa (Maskarada). Ordiziako Herri Antzokian 22:15ean. Otsailak 13. Maitasunaren ostean maitasuna (Ados teatroaren eskutik). Beasaingo Usurbe Antzokian 22:15ean. Otsailak 27. Konpota (Dxusturi teatroaren eskutik). Beasaingo Igartzako Jauregian 22:15ean. Martxoak 6. Erdibana (Txalo produkzioaken eskutik). Ordiziako Herri Antzokian 22:15ean. Martxoak 27. Gau arabiarra (Hika teatroaren eskutik). Beasaingo Usurbe Antzokian 20:15ean. Apirilak 17. Potologuak (Txintxeta produkzioaken eskutik). Ordiziako Herri Antzokian 20:15ean. OPERA ETA BALLETA Emanaldi guztiak 20.15ean hasiko dira eta 13 euro kostako dira. Urtarrilak 29. Andrea Chenier. Beasaingo Usurbe Antzokian. Otsailak 24. Holandar noragabea. Ordiziako Herri Antzokian. Martxoak 17. Zisneen aintzira. Beasaingo Usurbe Antzokian. Apirilak 1. Mahagonny. Beasaingo Usurbe Antzokian. Maiatzak 5. La fille mal gardee. Ordiziako Herri Antzokian. Ekainak 10. La boheme. Ordiziako Herri Antzokian.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa