
Goierri beheko eskaintza turistikoa ebaluatu eta ziurtagiri bana jaso dute eskualdeko turismoan lanean ari diren enpresen artetik 27k. Zerbitzuak eta gestioa hobetzeko egin duten lanaren adierazgarri dira ziurtagiriak Goiturren arabera; hotelak, ostatuak, landetxeak eta nekazalturismoak, jatetxeak, turismo bulegoak, interpretazio zentroak, museoak eta zerbitzu turistikoa eskaintzen duten enpresak daude ziurtagiria jaso dutenen zerrendan.
Kalitate programaren plan pilotua 2006an jarri zuten martxan, eta Goierri izan zen bertan parte hartu zuen eskualdea. Bi talderekin hasi zen lanean orduan Goitur, 2007an hiru talde zeuden eta 2012an laugarren bat batu zen SICTED Kalitate Turistikorako Programa Destinoan programara.
Produktua eta lehiakortasuna
Goiturren bi lan ildo nagusiak produktua (gastronomia, natura, kultura, Santiago Bidea, esperientziak eta kongresuak eta pizgarriak) eta lehiakortasuna (kalitatea, berrikuntza, formakuntza eta irisgarritasuna) dira, promozioarekin eta komertzializazioarekin batera.
Ziurtagiria jaso duten enpresak:
- Aramako Toki Alai jatetxea
- Beasaingo Guregas hotela
- Beasaingo Dolarea hotela
- Beasaingo Salbatore hotela
- Gabiriako Korta jatetxea
- Idiazabalgo Pilarrenea jatetxea
- Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroa
- Lazkaoko Lizargarate nekazalturismoa
- Ordiziako Altamira jatetxea
- Ordiziako D’Elikatuz Interpretazio Zentroa
- Ordiziako Erro zerbitzu turistikoak
- Ormaiztegiko Zumalakarregi museoa
- Segurako turismo bulegoa
- Segurako Ertaroko Interpretazio Zentroa
- Segurako aterpetxea
- Segurako Ondarre nekazalturismoa
- Zegamako Aizkorribidean zerbitzu turistikoak
- Zegamako Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroa
- Zegamako Arrieta Haundi nekazalturismoa
- Zeraingo turismo bulegoa
- Zeraingo Aldabe zerbitzu turistikoak
- Zeraingo Mandio jatetxea
- Zeraingo Oiharte sagardotegia
- Zeraingo Oiharte nekazalturismoa
- Zeraingo Aizpea meategiak
- Zeraingo aterpetxea
- Zeraingo herri museoa