Donnay, Zarza, Trejo eta Muñoz izan dira irabazle Beasaingo bi herri lasterketetan
14 eta 7 kilometroko lasterketa antolatu ditu Bealak taldeak
Eguzkia lagun, bi lasterketa jokatu dira gaur goizean Beasaingo kaleetan, Bealak taldeak antolatuta. 11:00etan puntuan, 14 kilometroko lasterketa abiatu da. 7 kilometroko bi itzuli egin behar izan dituzte lasterkariek. Helmugan lehen hiru gizonezkoak Endika Donnay (Arrasate), Angel Vazquez (Lazkao) eta Iker Manso (Tolosa) izan dira. Lehen hiru emakumezkoak, berriz, Nieves Zarza (Gasteiz), Nerea Etxeberria (Azpeitia) eta Karmele Ormazabal (Zegama).
Hamar minutu beranduago, 11:10ean, 7 kilometroko lasterketako korrikalariak atera dira. Roberto Carlos Trejo (Burlata, Nafarroa), Unai Hernandez (Urretxu) eta Aitor Regillaga (Tolosa) izan dira helmugara iristen lehenak. Emakumezkoetan, berriz, Maialen MUñoz (Ibarra), Karen Ortiz de Guinea (Hernani) eta Maria Lopez (Hernani) izan dira.
Larunbatean Arriaranen
Datorren larunbatean, Beasain Challengearen barruan, beste mendi lasterketa bat jokatuko da Arriaranen, hil berria den Xabier Mendizabalen omenezkoa. Bi neurritako lasterketak izango dira aukeran larunbat arratsaldean Arriaranen: 15 kilometrokoa eta 6 kilometrokoa.
[nggallery ID=150]
- Sailkapen osoak ikusteko: Lasterketak.com













