Eskalatzen ikasteko oinarrizko jakintzak ikasi ahalko dira Arrastakarekin
Gaurtik igandera bitartean ikastaro teorikoa eta praktikoa emango ditu Beasaingo mendi taldeak. Seguru ibiltzeko teknika eta material ezinbestekoak zein diren erakutsiko dute adituekEskalatzeak ekarri ditzakeen arriskuak ekiditen saiatzeko eta kirolaz ...
Gaurtik igandera bitartean ikastaro teorikoa eta praktikoa emango ditu Beasaingo mendi taldeak. Seguru ibiltzeko teknika eta material ezinbestekoak zein diren erakutsiko dute adituek
Eskalatzeak ekarri ditzakeen arriskuak ekiditen saiatzeko eta kirolaz benetan gozatzeko, ezinbestekoa da eskaladara zuzendutako material ezberdinak eta segurtasunerako teknikak ondo ezagutzea. Horren jakitun, Beasaingo Arrastaka mendi taldeak modu seguruan eta ondo eskalatzen ikasteko hastapen ikastaroa antolatu du. Bi zati izango ditu, teorikoa eta praktikoa.Gaur eta bihar landuko dute alde teorikoa, Ehunmiliak-Arrastaka bulegoan. Eskaladaren oinarrizko ezagutzak ikasteko aukera egongo da bertan, eta ondoren, bulegoan ikasitakoa praktikan jarriko dute Arabako Egino herrian dagoen eskalada eskolan. Zati teorikoan erabili beharreko material ezberdinak, korapiko motak eta segurtasun neurriak ezagutuko dituzte parte hartzaileek eta Eginon segurtasun protokoloak eta bilguneak egiten eta rapelatzen ikasiko dute.
Jardunaldietan parte hartzeko beharrezkoa izango da mendiko federatu txartela. Gainerakoan, informazio gehiagorako www.arrastaka.net helbidea bisitatu daiteke.













