Zirkulazioa moteltzeko goraguneak leunduko ditu udalak Lazkaon
Lazkaoko kalean ibilgailuentzat abiadura motelarazteko jarrita dauden pasabide goratuak birmoldatuko ditu udalak. Zenbait goragunek gehiegizko koska zeukatela eta, leundu egingo dituzte. Lanak atzo hasi zituzten, Areso kalean, eta datozen asteetan jarr...

Lazkaoko kalean ibilgailuentzat abiadura motelarazteko jarrita dauden pasabide goratuak birmoldatuko ditu udalak. Zenbait goragunek gehiegizko koska zeukatela eta, leundu egingo dituzte. Lanak atzo hasi zituzten, Areso kalean, eta datozen asteetan jarraituko dute.
Denera bederatzi goragune aldatuko dituzte: bi Hiribarren kalean, bi Areso kalean, hiru Hirigoienen eta beste bi San Prudentzio auzoan.
Goratutako pasabidearen bi ertzak pikatuko dituzte lehenbizi, orain daukaten malda kentzeko. Ondoren, aldapa leunagoa botako diete, asfaltozko koska pixkanaka igotzea edo jaistea suabeagoa suerta dadin.