Dantzari Txiki Eguna ospatu dute Zegaman
Toberako ikasleez gain, Beasaingo Aurtzaka eta Segurako Azpilla dantza taldeetako kideak ere Zegaman bildu dira gaur goizean Dantzari Txiki Egunean. Eguraldia lagun, guztira 170 gaztetxo baino gehiago ibili dira herriko kaleetan zehar; hanbat dantza saio egin dituzte. Aitxuri Herri Eskolatik abaitu dira kalejiran goiz erdian eta Urgain Berri nahiz Olaranen ibili ondoren, udaletxe aurrean borobildu dute goiza.













