Jendez bete zen larunbatean Ormaiztegiko Zubipe kiroldegia. Hiriaren 400. urteurrenaren harira prestatutako herri antzerkiak ikusmina piztu zuen, eta 300 lagunetik gora bildu ziren hura ikustera. Taula gainean, berriz, 60 lagunetik gora izan ziren. Iazko abenduan hasi ziren Ormaiztegin herri antzerkia prestatzen, eta behin emaitza taula gainera eramanda, balorazio positiboa egin dute antolatzaileek. “Sortu zen giroa eta jendearen erantzuna oso onak izan ziren. Ikusleak gustura geratu ziren, eta zoriondu ere egin gintuzten”, azaldu du Aitor Iraeta kultur zinegotziak.
Adin guztietako herritarrak igo ziren larunbatean taula gainera, baita abesbatzako kideak ere. 1053. urtetik gaurdaino, Ormaiztegiren historiako pasarte esanguratsuenak antzeztu zituzen antzezlanean, hiribildu titulua lortu zutenekoa bereziki nabarmeduz. Bertsoak eta musika ere izan ziren tartean. Irailean jarraituko dute 400. urteurreneko ospakizunek Ormaiztegin.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.