Legorretako EAJk jakinarazi duenez, udalak gaur gauean onartuko du Elizondo eremuan etxebizitzak eraikitzeko hitzarmena, «jabe pribatuen baldintzak hobetuz eta herriaren interes orokorraren kaltetan». Prezio libreko 24 etxebizitza egiteko hitzarmena ...
Legorretako EAJk jakinarazi duenez, udalak gaur gauean onartuko du Elizondo eremuan etxebizitzak eraikitzeko hitzarmena, «jabe pribatuen baldintzak hobetuz eta herriaren interes orokorraren kaltetan». Prezio libreko 24 etxebizitza egiteko hitzarmena da, zinemaren ondoko lursailetan. EAJk adierazi duenez, «salagarria» da soilik prezio libreko etxeak aurrikustea.
Legorretako EAJren esanetan, Bilduk ez du «inongo asmorik» beharra duten gazteentzat babes ofizialeko edota alokairu sozialeko etxeak sustatzeko. «Dirudienez, herriko gazteek ez dute euren arreta merezi, eta babestutako etxeak behar dituzten gazteak herritik kanpora bizitzera bultzatzen dituzte».
EAJren konpromisoa
Legorretako gazteek «etorkizun hobea» merezi dutela eta etorkizun hori herrian bertan eskaini behar zaiela uste du EAJk. Hori dela eta, alokairu sozialeko etxebizitzak eraikitzea da Legorretako EAJren programako proposamen nagusia 2015-2019 legegintzaldirako.