Lazkaon, Legazpin, Ormaiztegin, Seguran eta Urretxun antolatu ditu ekintzak ekainaren 6rako eta 7rako

Segurako alde zaharrean bisita gidatua egingo dute / Ane Arrieta
Aldundiak
Ondarea bertatik bertara ekimena antolatu du Gipuzkoako ondarea ezagutzera emateko. Ekainaren 6an eta 7an bisita gidatuak egongo dira hamalau herritan. Tartean, Lazkao, Ormaiztegi, Legazpi, Urretxu eta Seguran.
Lazkaon, beneditarren fundazioa erakutsiko dute. Bisitariek Juan Jose Agirrek bildutako guztia ikusteko aukera edukiko dute. Bisita ekainaren 6an izango da, 10:30etik 12:30era. Izena emateko 943 88 87 81 zenbakira deitu behar da. Bisita doan izango da.
Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan, berriz, Feillet ahizpen lanak erakutsiko dituzte. Baionako bi margolari hauek, aitzindariak izan ziren XIX. mendeko Euskal Herrian. Bisita ekainaren 6an izango da, 11:00etan. Izena emateko, 943 88 99 00 telefono zenbakira deitu behar da. Bisita hau ere doan izango da.
Legazpin, Euskal Burdinaren Museoan, San Migel galdategiaren historia ezagutzera emango dute eta lan munduaren historiari buruzko bideoa emango dute. Ekitaldia ekainaren 7an izango da, 12:30ean. Izena emateko, 943 73 04 28 zenbakira deitu behar da. Kasu honetan, parte hartzaileek 2,5 euro ordaindu behar dute.
Urretxun, mineral eta fosilen museoa eta eliza erakutsiko dituzte eta tailer didaktikoa eskainiko dute. Bisita ekainaren 6an egingo dute, 10:00etatik 14:00etara. Parte hartzeko, 943 03 80 88 zenbakira deitu behar da. Bisita hau doan da.
Bukatzeko, Seguran alde zaharreko sekretuen berri emango dute: ekainaren 6an eta 7an, 12:00etan. Parte hartzeko, 943 80 17 49 zenbakira deitu behar da. Helduek 5 euro ordaindu behar dute eta haurrek 3.