Iñaki Lasaren familiari elkartasuna adierazi diote sindikatuek
Lasaren heriotza gaur egungo lan ereduari egotzi diote, eta horrelakoak berriz ere ez gertatzeko neurriak hartzeko deia egin dute.
Andoni Larralde. ELA sindikatua “Aurten Hego Euskal Herrian 19 dira gutxienez beraien lanpostuetan hildako pertsonak, eta horietatik 5 azken hilabetean izan dira. Onartezina da hori, eta berehala neurriak hartzeko deia egiten dugu. Krisiaren aitzakian hartu diren murrizketa neurriek argi eta garbi eragin dute langileen lan baldintzetan, eta horrek eragina du ezbehar kopuruan” Oihana Lopetegi. LAB sindikatua “Lan istripu hauek ez dira isolatuak, lan eredu konkretu baten ondorio dira. Etekinak lehenesten dira lan baldintza eta gure bizitzaren gainetik, eta argi ikusten dugu lan erritmo azkarrek eta etekinak lehenesteak horrelako ondorio larriak dauzkatela. Sistema aldatu beharra dago; ez da nahikoa lan istripuak salatzea, neurria konkretuak hartu behar dira eta horrek sistema guztia aldatzea eskatzen du” Kerman Galartza. CCOO sindikatua “Administrazioari, Osalani eta enpresari kasu hau iker dezatela berriz ere horrelakorik gerta ez dadin. Eta langileei ere esan behar diegu kontuz ibiltzeko eta hartu behar dituzten segurtasun neurri guztiak hartzeko”.