Paul Iruretagoiena ataundarrak Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi du
Finala Orion jokatu dute, gaur goizean. Ataundarrak saio aparta osatu du eta txapelketa irabaztea lortu du. Txapela Sustrai Colinak jantzi dio. Ataundarrarekin batera, Iñigo Ibañez azpeitiarra, Manex Maiharin nafarra, Aitor Servier eta Nahia Sasco lapurtarrak, Txaber Altube eta Lurdes Ondarro bizkaitarrak eta Peru Abarrategi eta Peru Amorrortu bizkaitarrak aritu dira.