HITZaren eta Fotoetxeren Udako argazki lehiaketa martxan dago
Beasaingo Fotoetxe argazki dendak eta GOIERRIKO HITZA egunkariak harpidedunentzat antolatzen duen udako argazki lehiaketa martxan dago. Gaur hasi eta irailaren 30era arte bidali ahalko dira argazkiak goierri@hitza.eus helbidera, harpidearen izen-abizenak, telefonoa, helbidea, herria, eta harpide kodea zehaztuta. Argazkiak goierri.hitza.eus helbidean ikusi ahalko dira irailetik aurrera, eta gustukoena bozkatu ahalko da.
Aurten hiru sari banatuko dira parte hartzaileen artean: Fotoetxe argazki dendak emandako bi eta GOIERRIKO HITZAk emandako beste bat:
- Fotoetxe argazki dendaren sariak:
- Norberaren argazki bat 100×100 tamaina artekoa eta metrakrilato euskarrian inprimatuta
- Norberaren argazki bat 100×100 taimana artekoa eta oihalean inprimatuta
- GOIERRIKO HITZAren saria:
- Egonaldi bat Erratzuko (Nafarroa) Kastonea nekazal etxean, otordua Beasaingo Artzaienea jatetxean eta argazkia GOIERRIKO HITZAk eta GoiBerrik 2016rako argitaratuko dituzten egutegietan agertzea.