Ampo Ordiziak Rennie Lautolo hirulaurden australiarra fitxatu du
Melbourne Rebels Rising taldean jokatzetik dator, eta esan dutenez, bere karrerako puntu gorenean iritsi da Ordiziara. Altamirako zelaian elkartzen diren jarraitzaileei bere joko azkarra erakusteko gogoz dago australiarra, eta atzelari aritzen bada ere lehen zentro bezala ere jokatzeko gaitasuna du Lautolok.
Ampo-Ordiziak jakinarazi duenez, “hanka teknika ona dauka eta bere gorpuzkeragatik jolakari indartsua da”. 21 urterekin Randwick taldean entsegu gehien egin zituen jokalaria izan zen 2013an. Handik egin zuen salto Melbourneko taldera, eta bi denboraldiz bertan aritu da.