Larunbatean bingoan jokatu zuten alegiarrek beren jaietan eta sari ugari banatu ziren. A. ALDASORO
Bihar izango dute jarraipena Itsasoko Alegiko jaiek, Madalena egunaren ospakizunarekin. Eguerdiko 12:00etan hasiko dira biharko ekitaldiak, meza nagusiarekin. Ondoren, Ezkio-Itsasoko abesbatzak emanaldi laburra eskainiko du, Xabier Barriola zuzendari dela. Amaitutakoan, Gabiriako Goruntz dantza taldearen ekitaldia izango da, eta horren ondoren, hamaiketakoa eskaniko zaie bertaratzen diren guztiei.
Arratsaldean haurrentzako puzgarriak izango dira, 17:00etatik aurrera, eta horiekin, pasa den ostiralean hasi eta larunbatean jarraipena izan zuten
madalenei amaiera emango zaie.