Aranzadiko arkeologoak, iaz, San Adrianen lanean. / Janire Arrondo
Aranzadi Zientzia Elkartea San Adrianen egiten ari den indusketak ikusi eta pasabidearen inguruko historian sakontzeko bisita gidatua egingo da bihar, hilak 8. Iaz, esaterako,
duela 3.500 urteko 1.500 zeramika zati aurkitu zituzten arkeologoek eremu horretan. Irteera Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoaren barruan dauden herritarrei zuzenduta dago, Segurako Udalak jakinarazi duenez.
Irteeran parte hartzeko interesa dutenek 12:00etarako egon behar dute San Adrianen. Baina Seguraren kasuan, adibidez, aurrez izena eman beharko da. Turismo bulegora jo behar da horretarako, abuztuaren 6a baino lehen. 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era egongo da irekita turismo bulegoa, eta informazio gehiagorako 943 80 17 49 telefonora deitu daiteke, edo mezu bat bidali
turismoa@segura.eus helbidera.