Iazko sukaldari lehiaketa. / Gorka Gomez
Legazpin Agorreko Santikutz Txiki jaiak ospatuko dituzte irailaren 12ko asteburuan. Ohitura den bezala, sukaldari lehiaketa antolatuko dute jaien barruan. Sukaldari lehiaketan zein plater prestatu erabakitzeko, bilera egingo dute gaur kultur etxean, 18:00etan. Parte hartzea irekia da.
Aurten 33. aldiz antolatuko dute sukaldari lehiaketa Agorreko Santikutz jaien barruan. Irailaren 12an izango da, 11:00etan hasita. Sari banaketa, berriz, 14:00etan egingo dute. Ondoren talde bakoitzak prestatutako platera eraman ahal izango du taldekideekin batera jateko.
Izena emateko azken eguna
Norbaitek parte hartzeko asmoa badu, baina oraindik izenik eman ez badu, gaurko bilerara joan daiteke. Beste aukera bat telefono zenbaki honetara deitzea da: 943 73 70 30. Gaur da izena emateko azken eguna.