2015/9/2

Islandian dira dagoeneko Ander Arrese, Beñat Iturriotz, Eñaut Tolosa euskal baleazaleen dokumentala grabatzen

Aurkikuntza arkeolegikoak egingo dituzte. Urpean eta lurrean hartuko dituzte irudiak eta adituak elkarrizketatuko dituzte. Urte amaierarako 'Euskal Baleazaleen Triskantza' dokumentala bukatuta egotea aurreikusten dute.

Loinaz Agirre

Beasaingo Jazpana Fest jaialdiak dirua biltzeko kanpaina abiatu du

2.000 euro lortzea dute helburu; 5 eta 105 euro arteko laguntzak eman daitezke 'karena.eus' webgunearen bitartez.

Goierriko Hitza

Larunbatean saguzarrak ikusteko irteera egingo dute Anduetza parketxetik

Gauez izango da irteera, eta tresneria berezia erabiliko dute saguzarrak ikusi eta entzun ahal izateko.

Goierriko Hitza

Kurtso berria hastear, eskola materiala eskuratzeko garaia

Goierri beheko liburudenda nagusiak hasi dira pixkanaka 2015-2016 ikasturte berriaren etorrera nabaritzen. Koaderno, arkatz, bolaluma eta antzekoak dira salduenak, eta testu liburuak-eta enkarguz lortzeko aukera ere badago.

Iñaki Gurrutxaga

Beasaingo Futbol Festarako izena eman daiteke dagoeneko

Hilaren 18tik 20ra jokatuko dute 2004 eta 2010 urte artean jaiotako neska-mutilek Loinazko San Martin plazako futbol zelai txikietan.

Loinaz Agirre

Arantzazura erromesaldiak egingo dituzte datozen egunetan Goierriko hainbat herritatik

Larunbatean mutiloarrek, segurarrek eta zeraindarrek egingo dute erromesaldia. Autobuseko txartela hartzeko azken eguna bihar da, Imaz estankoan. Irailaren 8an legazpiarren txanda izango da

Goierriko Hitza

Goierriko igerilekuek datu onekin itxiko dute udako denboraldia

Eguraldiak lagunduta, aurreko urteetan baino jende gehiago ibili da igerilekuetan. Herri txikienetan ateak itxi badituzte ere, handienetan 13ra arte izango dira zabalik

Arkaitz Apalategi
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa