Atutxa, Nazabal, Irazu, Olasagasti eta Otaegi aizkolariak sailkatu dira arriarandarrarekin batera.
Otaegi, Olasagasti, Azurmendi, Atutxa, Irazu eta Nazabal sailkatu dira finalerako.
Gaur, eguerdian, Aiako (Gipuzkoa) pilotalekuan jokatu den Euskal Herriko 1. Mailako aizkora txapelketarako kanporaketan eskuratu du Iñaki Azurmendik Euskal Herriko finalerako txartela. Laugarrena izan da arriarandarra. Egurrekin zorte handirik ez du izan eta oraindik ere punttu bat falta bazaio ere, gustura gelditu da egindako lanarekin.
Basaurin (Bizkaia) jokatuko du finala, urriaren 12an.
Sailkatuak:
- Aitzol Atutxa
- Floren Nazabal
- Jon Irazu
- Iñaki Azurmendi
- Jose Mari Olasagasti
- Joseba Otaegi
Kanpoan gelditu direnak:
- Ander Erasun
- Mikel Larrañaga
- Juan Jose Lopez
- Ugaitz Mugertza
- Unai Otaño
- Jon Rekondo